Euskaraz bizi nahi duenari aukerak ematea da gure nahia, eskura dauden aukerak eskaini, eta ez daudenak sortu. Asmo horrekin sortu genuen pisukide zerbitzua, adibidez.
Urte arraro honetan ere oso ongi funtzionatzen ari den zerbitzua da. Ideia sinplea da: batetik etxea edo gela alokeran jarri nahi dutenak daude, bestetik etxea eta gela behar dutenak, Karrikirik, trukean deus jaso gabe, zubi lana egiten du, eta bi aldeak harremanetan jartzen ditu.…
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.