Kaixo lagun!
Uda zoragarria izan duzuela espero dugu, bizi dugun egoerari aurre egiteko indarrak bilduta. Anormaltasun berri honetan, gure ohiko zereginetara bueltatzea dugu aukerarik hoberena, posible bada behintzat! Hortaz hemen duzu 2020-21 ikastaldiko lehen Karrika, betiko maitasunez sortua:
248. zenbakia, 2020ko iraila
Beti bezala zure gustokoa izatea espero dugu, eta ez ahantzi edozertarako Iruñeko Xabier karrika 4ean gaudela.…
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.