Karrikiri-Iruñeko Euskaldunon Topagunea dinamizatzaile bila dabil

Erabiltzailearen aurpegia Karrikiri Elkartea

Gure eskaintza:

  • Lanaldi osoko lanpostua. Astelehenetik ostiralera.

  • 2 hilabeteko proba eta gero, luzerako kontratua.

  • Hasiera data: otsaila amaieran . Gizarte Segurantzan alta, soldata 14 ordainketatan eta dagozkion oporrak.


Bilatzen dugun profila:

  • Giza-taldeen dinamizazio eta motibazioan lan egiteko grina eta Karrikiritik bultzatzen diren proiektuekin sentsibilizatua egotea.

  • Administrazio arloan oinarria izatea gomendatzen da.

  • Komunikazio arloan, koordinazio eta kudeaketa lanetan eta IKT-en ezagutza eskatuko da.

Lanposturako baloratuko da:

  • Karrikiriko proiektua ezagutzea eta proiektuan sinistea

  • Euskal kultura ezagutzea

  • Harremanetarako, komunikaziorako eta kudeaketarako gaitasuna izatea

  • Gestiorako gaitasuna izatea

  • Taldean lan egiteko gaitasuna izatea

  • Luzera begirako konpromisoa izatea

Interesatua baldin bazaude eta gurekin lan egitera etorri nahi baduzu bidali zure CVa bulegoa@karrikiri.eus

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!