“Haur literatura, hizkuntza eta heziketa”, Aines Dufaurekin

Erabiltzailearen aurpegia Karrikiri Elkartea 2017ko mai. 29a, 09:00

Aines DufaurIruñea Baiona Maiatzaldiari bukaera borobila emateko Aines Dufaur, IKAS argitaletxeko zuzendariak “Haur literatura, hizkuntza eta heziketa” hitzaldia eskainiko du. Hitzordua, maiatzaren 31n, Karrikiri Elkartean, arratsaldeko 19:00etan da.

IKAS euskal pedagogia zerbitzuak ikastresnak sortzen edo euskaratzen ditu, haur hezkuntzatik helduen irakaskuntzaraino, gai asko hukituz: hizkuntza, matematika, historia-geografia, zientziak…

Ikastetxeetan bereziki idazketa eta irakurketa lantzeko, IKASek haur literaturako albumak euskaratzen ditu edota obrak sortzen, adibidez Haserre gorria, Pello eta otsoa, Dutea trilogia… IKAS mediateka ere bada, eta irakasleei zuzenduriko animazioak antolatzen ditu.…

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!