Sanferminak 2015

Karrikiriren 20. atun jana, uztailaren 9an

Erabiltzailearen aurpegia Karrikiri Elkartea 2015ko eka. 25a, 08:50

Karrikiri elkarteak 20 urte daramatza Arrantzale Eguna ospatzen. Aurten, uztailaren 9an eginen dugu festa.

Urtero bezala, Ondarruko gure lagunek atun fresko-freskoa ekarriko digute, eta horretan oinarrituriko menua janen dugu: atun entsalada, atun errea, atun sorbetea... Eskuratu txartela ahalik eta lasterren, urtero agortzen zaizkigu eta.

Txartelak Karrikiri Elkartean eskura ditzakezu (Xabier karrika, 4) edo 948 225 845 telefonoan. 

Menua:

- Hasierako: bi entsalada mota atunarekin

- Lehen platera: marmitakoa

- Bigarren platera: atun errea

- Atun sorbetea, kafea...

Bazkari ederra, musika, giro bikaina, Antsoleaga kaleko Zaldiko Maldiko elkartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!