Larunbata gertu dugu eta ohi den bezala, hile bakoitzako lehendabiziko larunbatean Iruñea Kantuz ekitaldia kalez kale aritzen da. Maiatzaren 2an, eguerdiko 12.00etan Mercaderes karrikan hasi eta Estafeta gurutzatuz gure ahotsei indarra emanen diegu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.