Hilabeteko hirugarren asteburuan ohikoa denez, larunbat honetan Karrikadantza eginen dugu. Baina gure ekimenaren izenaren jatorri etimologikoari traizio txikia eginen diogu; izan ere, dantza karrikan egin ordez, aterpe batean eginen dugu, Zentral Kafe Antzokiko marko konparaezinean. Berotu giharrak, badator-eta otsaileko Karrikadantza!