Karrikiri Iruñeko Euskaldunon Topaguneak 2011ko urtarrilan abiatu zuen Karrisolasa, euskalgintzaren inguruko solasen egitasmoak hogeita hiru urrats egin ditu. Gaiak, era guztietakoak, partaideen artean aukeratu ditugu. Eta eztabaidak bideratzeko testu bat eduki dugu oinarri: liburua, txostena, pentsa artikulua, podcasta edo filma. Hortik aurrera, aldiro deialdi irekia egin dugu Iruñerriko euskaldun guztiei gonbitea zabalduz.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.