Urtearen bosgarren hilean "Euskararen paparazziak" hilaren 12tik 25era bitarte zabalik izanen den lehiaketa eta Iruñeko kale Nagusian duela hilabete batzuk ateak ireki zituen Katakrak gune alternatiboaren berri izanen duzue, bestelako eduki interesgarriren artean.
Inprentan badirudi arazotxoren bat izan dela, beraz ez apuratu Karrikako oraindik etxera ailegatu ez bazaizu. Konturatu orduko bertan izanen da. Eta, bestenaz, PDFn jasotzen baduzu, dagoeneko zure helbide elektronikoan jasoko zenuen, ezta?
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.