Maiatzaren 12tik 25era bitarte “Euskara Merkataritzara” planaren baitako udalek (Aranguren, Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Oltza Zendea, Zizur Nagusia, Burlata, Atarrabia, Uharte eta Gares) eta Karrikiri Iruñeko Euskaldunon Topaguneak antolatutako “Euskararen paparazziak” lehiaketan argazkiak aurkezteko epea pasa den igandean amaitu zen eta datozen egunotan jakitera emanen dizuegu nortzuk diren paparazzi irabazleak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.