Udan murgiltzearekin batera, hilaren 21ean Karrikadantza saio berezia eginen dugu Aiko taldeko lagunekin batera. Hitzordua Iruñeko San Nikolas plazan izanen da 18:30ean eta, eguraldiak gurekin bat egiten ez badu, Mañuetako frontoian. Horixe gure ekaineko Karrikako azaleko edukietako bat, Ederlezi pastoralarekin izan genuen gozatua eta Euskararen Paparazziak lehiaketarekin batera.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.