Euskararen Paparazziak aurkitu ditugu jada!!! Francisco Javier Santxotenak irabazi du sari nagusia, 500 euroko bonoa, Katakrakeko erakusleihoari ateratako argazkiarekin. Santotxenarekin batera, 100 euroko hiru erosketa bono banatu ditugu parte hartutako gainontzeko paparazzien artean eta sarituak hauexek izan dira; Javier Oderiz, Fatima de Miguel eta Eider Roman. Bono horiek egitasmoan parte hartutako Iruñeko eta Garesko establezimenduetan gastatu ahal izanen dituzte.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.