Harriturik gelditu gara KARRIKIRI gure elkartearen irudia Sabadell bankuarekin eta Iruñeko Udalarekin loturik ikusi dugunean. Nahasirik eta atsekabeturik gure entitatea, gure hiriko euskaldunen komunitatearen elkargunea, bi entitateren, bata publikoa, bestea pribatua, publizitatean ikusgarri ageri zela ikustean, kontuan harturik bi entitate horiek euskaraz bizi garenok ikusezin bihurtzen gaituztela, eta, kasu honetan, gainera, gure irudia gaztelania hutsean bere burua iragartzeko erabili dutela.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.