Uztaileko Karrika Jone Altxuri despedida eta Goretti Beunzari ongi etorria egiteko baliatu nahi dugu. Izan ere, gurekin urteetan idazkari eta dendari lanetan aritu ondoren, Jone joan egin baitzaigu berriki eta egindako lanarengatik gure eskerrik zintzoenak adierazi nahi dizkiogu. Eta, bide batez, haren ordezko lana egitera heldu zaigun Goretti Beunzari ongi etorria eman nahi diogu. Bera izanen da hemendik aitzina gure bulegoan harrera eginen dizuen laguna, baita Karrikiri dendan ere.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.