Dar-dar

Erabiltzailearen aurpegia Julio Soto 2015ko abe. 17a, 13:24

Ehun eta bi etxeei giltzarrapoa jarri berri diete Yesa edo Esako urtegi inguruetan. Ez dut sekula izan gustuko giltzarrapo hitza; oso bortitza, oso gogorra egin izan zait beti belarrietara. Giltzarrapo jarri berri,(urtegi), bortitz, gogor, belarri.

Urak dakarrena urak daroa, baina urak daroana nork ekar? Ur, ekar; nork ur, dakar?

Esako lurrak dar-dar egiten du, lurrak lar dar-dar. Motxilak bizkarrean, hausnarrean, badoaz marmarrean ilunabarrean, oroitzapen giltzatuak etxe zaharrean eta iraganik gabeko bidea aurrean.

Gizakion lurrak lar dar-dar.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!