Azalean tatuatuak

Erabiltzailearen aurpegia Josune Ilundain 2020ko eka. 18a, 15:33

Nazkatuta eta etsituta lan kontratu zakar, lan baldintza kaxkar eta langile bakar izateaz, eta sentitzeaz. 
Nire azalean bizi izan dut, orain arte, nahiko nukeena baino gehiagotan, langile gutxiko enpresa txikien, "esperientzia" gutxiko nagusien eta konfidantza faltsu eta interesatuaren itxurakeria, hamaika irregulartasun, aipu matxista eta abusu estaltzen dituzten lan eremu kutxakorretan. 
Zein urrun geratzen zaizkidan sindikatuen elkartasunezko zein baterakuntzarako lelo eta deiak. 
Zeinen isolatuta, bakartuta, sentitu naizen, eta zenbat sufrimendu barneratu dudan ezjakintasunaren edo enpresari berri izatearen aitzakiarekin jolasten dutenen eskutik. Zenbat eta zenbat azpijoko geratzen diren langilearen azalean iltzatuak.

Badugu zer aldatua, eraldatua. 
Ba al dugu edo ez al dugu non elkartua?, nori eskatua?
Sortuko al dugu besterik?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!