Laino beteak
hego haizeaz badoaz
Argi izpi bat
eguzkirako bidean
Nire itzalaren
fideltasuna agerian
Izaki bakarti
zoriontsu eta tristea
Izan nahi nuke
maitasun hitz ororen jabe
Amodioa
haur jolas bihurtu arte
Hitz margotuak
eskutitz batean sartuak
bidaltzen dizkizut
mila aldiz laztanduak
Bihar ere
egongo naiz
Bihar zure
maitasunik gabe
*Su ta gar