Oihu eta isiltasun

Erabiltzailearen aurpegia Josune Ilundain 2020ko api. 23a, 16:50

Joxe Ulibarrena gogoan Euskal Herrian. Bangladeshen, Rana Plaza gogoan.

Greba Digitala egin dugu, baina itxaropena, oihartzuna, su eta garrak mantentzeko eta gogotsu, duintasunez lan egiten jarraitzeko, sortzen eta sortzen arituko gara, elkarlana sustatuz. Itxaropena borrokan loratzen delako. 

Piztiaren aurrean, elkartasun hitzaren zama. Baina piztia ez da birusa.

Piztiak, lurra erre duten lapurrak. Haien aurrean, guregan, gailendu da beldurra, gelditasuna. Mugitu, antolatu eta bizi ororen aurkako AHT bezalako proiektu suntsitzaileak gelditu behar ditugu. Osasunak adar asko dituelako mediku eta erizainez gain. Elkarrenganako zaintza eskuzabala, interes ekonomikorik gabea, inguruarena, airea, ura.

Oihu egin nahi dut, baina ez da isilune eta hutsune bat baino adierazkorragoa den hitz edo garraxirik. Beraz,

 

 

Hurrengora arte!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!