Hexafobia edo hexakosioihexekontahexafobia da 666 zenbakiari beldur edo izu irraziona izatea.
Zaila da sinesten, baina batzuek serio demonio hartzen dute 666 Piztiaren zenbakiaren beldur izatearena. Horren adirazgarri, duela hogei urte, 2006ko ekainaren —seigarren hilabetearen— seigarren egunaren bezperan gertatutakoa, 06/06/06 egunaren inguruan alegia: astelehena izanik ere, 2.000 kristau ebangeliko bildu ziren ustezko Piztiaren Egunaren bezperan egun osoko barualdia egiteko, Deabruari edo Piztiari edo Gaizkiari aitzi egiteko xedez.
Erran gabe doa, Deabrua edo Txerren edo Piztia ez zen agertu, kristau ebangelista horiek zapuztuta utzirik. Baliteke sekta kristauren batek aurten ere zerbait antolatzea 2026ko seigarren hilabetearen seigarren egunean, aurten gainera larunbatarekin!
Bertzalde, kristautasunaren sektarik ahaltsuena, Euskal Herrian zabalduena, katolikoena da. Ni ez naiz sinesteduna, eta Elizaren Katolikoaren abusuak, sexu gehiegikeriak, matxismo zaharkitua, jerarkizazio zurruna eta inmatrikulazio lotsagarriak salatzen dituen soneto liburu bat idatzi dut, Soneto Satanikoak izenekoa, kaleratu berri dena Zerokotan-en lagunen eskutik. Soneto liburua eskuartean hartu eta zabaltzean kredituen orrialdeaan, oso bitxia egin zait ikustea liburuaren Legezko Gordailuaren zenbakia zein den: 666. Piztiaren zenbakia! The Number of the Beast! Orain bai gelditu zaidala olerki bilduma biribil-biribila.