Orduko hautsak, gaurko lohiak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Jimenez Maia 2025eko azaroaren 18a

Argazki-kamerek irudi erreal eta sinbolikoak biltzen dituzte.
Enkoadraketaren erdi-erdian hiru pertsonaia daude, argazki historikoa izan dadin bete behar dituen baldintza guztiak beteta. Aitona, semea eta biloba izatearen itxuraz.
Ezkerraldeko mutikoak aitonari bostekoa ematen dio aitaren begiradapean. Agurearen esku dardartiak atseginez biltzen du gaztetxoaren eskutxo zuria.
Atzealdean, eskuinean, lekuko baten buru erdia agertzen da, bigarren mailako pertsonaia, begirada zorrotzekoa, ordea, eskena gidoiaren arabera grabatuko deneko begiralea. Haatik, ezin da saihestu kutsu artifizial bat, hiru pertsonaia nagusia horien arteko eskena, antzezlan batean egotearen sentsazioa. Aurpegierak gidoiaren adierazgarri.
Hiruek, Franco agureak, Juan Carlos printzeak eta honen seme gazte Felipek, elkarri eskua emanda, badakite une horretatik aurrera dena lotuta eta ongi lotuta dagoela.
Mende erdia iraganda, orduko hautsak, gaurko lohiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!