Chomsky handiak, zer pentsatu handiak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Jimenez Maia 2025ko mar. 18a, 18:50

Noam Chomsky pentsalari eta jakintsu iparamerikarrak mintzatzeko gaitasuna galdu egin du laurogeita hamabost urte bete berriak dituelarik. Paradoxikoa da, zeren Chomsky hizkuntzalari eta zientzialari ospetsuenetako bat da pertsonak hizkuntzaz jabetzeko duen moduari buruzko teoria berri bat aurkeztu zuelako: pertsonok jaiotzetik berezko gaitasuna dugu hizkuntza geureganatzeko eta gainera, mundu osoko hizkuntzen azpian gramatika unibertsal bat dagoela aldarrikatu zuen. Hizkuntzalaritzan egindako ekarpenez gain, ezagun da haren pentsamendu kritikoa eta engaiamendua AEBetan.
Nolanahi, Noam Chomsky ez dago hilda oraino, duela hilabete zenbait maltzurki zabaldu zen albiste aizunak iragarri bezala. Haatik, haren osasun egoerak makurrera egin du, baiki. Honatx, Chomsky-ren testu labur bat,  euskarari ekarria, denentzako pentsakizun eta argibide:
“Historiaren ikasgairik argienetako bat: eskubideak ez dira ematen, indarrez eskuratzen baizik. Izan ere, badago Historia desitxuratzeko asmo bat, jendeari sentiarazteko bakarrik gizon handiek egin dutela den-dena Historian. Hori horrela, jendeari sinestarazten zaio ezgauza dela, eta jendeak berak ezin duela deusik ere egin, eta jendeak zain egon behar duela, gizon handi batek noiz-zer egingo zain.”
Noam Chomsky-k hitz egiteko gaitasuna galdu duenez gero, maite dugunok haren ahotsa ozentzea dugu eginkizun eta plazer; izan ere, Chomsky maisu handiak zer pentsatu handiak ematen ditu, segur.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!