Baina guri bost?

Erabiltzailearen aurpegia Josu Jimenez Maia 2023ko mar. 7a, 17:15

Iragan den asteartean eta sintonia honetan bertan Baina guri bost izeneko kolaborazio ederra  egin zuen Imanol Kañamares gazteak, bertan poema ospetsu bat baliatu zuelarik:  

"Lehenbizi komunisten bila etorri ziren, eta ez nuen ezer esan,
ez bainintzen komunista.
Ondoren juduen bila etorri ziren, eta ez nuen ezer esan,
ez bainintzen judu.
Ondoren sindikalisten bila etorri ziren, eta ez nuen ezer esan,
ez bainintzen sindikalista.
Ondoren katolikoen bila etorri ziren, eta ez nuen ezer esan,
ez bainintzen katoliko.
Azkenik nire bila etorri ziren, 
eta jada ez zegoen nire alde mintzatzeko inor.”

Ene harridurako, Martin Niemöller apaizari egotzi zion olerki ospetsua, zeren eta, aitor dezadan,  ene uste makalean Bertold Brecht-ena baitzen poema hori; bada, uste ustela, eta Martin Niemöller apaiz luteranoarena da, bidenabar esanda, Imanol Kañamaresi esker ezagutu dudan XX. mendeko pertsonaia interesgarri askoa.

Iragan den astearteko kolaborazio interesgarri  horren haritik edo osagarri, Bertold Brecht-ena den aipu bat, gaurkotasun handikoa:

“Pertsona bat erailtzeko modu asko daude: daga batekin sastakatuz, ogia kenduz, gaixotasuna ez tratatuz, miseriara kondenatuz, hil arteraino lan eginaraziz, bere buruaz beste egin dezan bultzatuz, gerrara bidaliz, etab. Lehenbizikoa baizik ez dago debekatuta gure estatuan.”

Eta galdera bat:
Baina guri bost?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!