Aldapako Sanfermin festak direla eta trafikoarentzako itxita egonen da Alde Zaharra, astelehenera arte. bitartean, lehenengo sektoreko bizilagunentzat aparkatzeko tokia utzi dute Gaseko ukuiluetan. 150 plaza gorde ditu udalak horretarako.
Bihar, larunbatarekin, festak direla medio, Erraldoi eta Buruhandien konpartsa aterako da kalera. hitzordua arratsaldeko bostetan izanen da. Autobus geltoki zaharretik abiatuko da, Alde zaharreko kaleak igarotzeko. Yanguas y Mirandatik, udal plazaraino. Gainera, 19:30ean, udal bandak kontzertua eskainiko du Gazteluko plazan.
Igandean, zita berri bat Erraldoi eta Buruhandien konpartsarekin. Udal plazatik hamaiketan aterako da, hamabietan prozesioarekin bat eginen du, Aldapako sanferminen; bertan Pamplonesak eta udal dantza taldeak parte hartuko dute.
Boluntario bila dabil Iruñeko Udala Lecxit irakurketa programa martxan jartzeko asmoz. Irakurketa arrakastatsua du helburu. Astean ordubete pasa beharko dute boluntarioek lehen hezkuntzako laugarren eta seigarren mailako ikasleei irakurketarekin laguntzeko. Boluntarioa izateko euskara eta gaztelaniaz jakin behar da. 010 telefono zenbakian eman behar da izena.