Bizikleta bizibide gisa

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko ira. 19a, 13:33

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: besteak beste, txirrindula martxa eta Civigraff lehiaketa daude.

Gaur, astelehenarekin, Ingurumen Heziketarako Museoan, 30 egun bizikletaz proiektua. Carlos Rodriguez txirrindularia eta iniziatibako bultzatzailea bertan izanen da. Arratsaldeko seietan;  sarrera, doan.

Irailaren 22 arte, Mugikortasunaren astearen barruan, Iruñean esku orriak banatzen ari dira txirrindulaz mugitzeak dauzkan onuren inguruan. Eta gaur, astelehenarekin, Bizieskolaren beste saio bat. Zezen plazatik aterako da martxa. Izen ematea, musu-truk, 010 telefono zenbakira deituta.

Heldu den ostegunean, Civivox sarean, Miguel Etxauri Fundaziora bisita gidatua egonen da. Zabalik dago jada izen ematea; edozein zentrotan egin daiteke. Bisita, doan.

Bihar, asteartearekin, Bikers vs cars dokumentala emitituko dute Ingurumen Heziketarako Museoan. Sarrera, doan. Bi saio egonen dira: hamaiketan eta seietan.

Bihar ere, Kondestable Civivox aretoan, kontzertua: Musika mugarik gabe. Quatuor Europa taldearen eskutik. Zortzietan izanen da. Sarrera, musu-truk. Pablo Sarasate omentzea dute xede.

Heldu den ostegunean, Civivox sarean, Miguel Etxauri Fundaziora bisita gidatua egonen da. Zabalik dago jada izen ematea; edozein zentrotan egin daiteke. Bisita, doan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!