Helduenek ere kirola egin dezaten

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko ira. 14a, 13:09

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: helduentzako kirola eta Civivoxetako ikastaroak daude.

Zabalik dago 35 urte azpikoentzako izen ematea Gazteriaren Etxean. Plaza daude Adobe Ilustrator, masaje eta grafiti ikastaroetan, besteak beste. Izan ematea, Zangotza kaleko 30. zenbakian.

Ostiralera arte, musika taldeentzako izen ematea zabalik,  Joaquin Maya musika eskolan, ikasturte berriari begira. pamplona.es webgunean edota Chinchilla kaleko bulegoan egin daiteke, bederatzietatik ordu biak arte.

Gaur zabalduko dute helduentzako kirol aktibitateetan izena emateko epea. Bost ikastaro eskainiko dituzte: mantenu gimnasia, aerobika, 50 urtetik gorakoentzako yoga, 65 uretik gorakoentzako kirola eta igeriketa.

Civivox sareko ikastaroetan izena eman daiteke jada. Urtez urte eskaintza handitu egiten da; aurtengo udazkenean ere, 4.792 plaza daude , 275 ikastarotan. Izen ematea pamplona.es webgunean, 010 telefono zenbakian eta edozein Civivox aretoa.

Alde Zaharra arian-arian prozesu parte hartzaile ez loteslea, martxan. Bihar, ostegunarekin, zazpi eta erdietan, mahai inguru informatiboa, Txapitelan. Etzi, ostiralarekin, bostetan, haurrentzako tailerra, San Frantzisko plazan.

'Bizieskola' iniziatiban izena emateko daiteke, 010 telefono zenbakira deituta eta udal webgunean. Hurrengo saioa heldu den ostiralean izanen da, seietatik zortzi eta erdietara. Ibilbidea, honako hau: Gaztelu gibeleko bizikleta basetik harresiak eta Ziudadela zeharkatuko dira.

Iruñeko liburutegi sare publikoak, uda igarota, berriz ere ordutegia aldatuko du, hilaren 16an. Egun horretatik aurrera, astelehenetik ostiralera irekiko dute, hiruetatik bederatzietara, San Frantzisko liburutegi publikoak izan ezik. San Frantzisko zabalik egonen da bederatzietatik bederatzietara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!