Dantza ez da amaitu

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko ira. 13a, 09:26

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: txistu eta gaita dantzaldia Musika Garaikidearen Jaialdia daude.

Gaur, asteartearekin, txistu eta gaita dantza tradizionalak. Gazteluko plazan izanen dira. Sei  eta erdietatik zortzi eta erdietara iraunen du. Saioan, kalejirak, polkak, zortzikoak, porrusaldak eta jotak dantzatuko dituzte.

Eta ostegunean, Iturramako Civivox aretoan, NAN digitalaren inguruko tailerra, Eva Rodriguez de Luis formatzaileak eskainita. Bostetatik zortzietara izanen da, doan, eta aldez aurretik izena emanda.

'Bizieskolen' lau saioetan izena eman daiteke jada, baita ostiralean hasiko den Mugikortasunaren asteko hiri martxan ere. pamplona.es webgunean eta 010 Hiritarren Arreta Zenbakian ere (Sakelakotik edo Iruñetik kanpo deituz gero, 948 420 100 zenbakira deitu behar da).

Zabalik dago 35 urte azpikoentzako izen ematea Gazteriaren Etxean. Plaza daude Adobe Ilustrator, masaje eta grafiti ikastaroetan, besteak beste. Izan ematea, Zangotza kaleko 30. zenbakian.

Asteazkenean zabalduko dute helduentzako kirol aktibitateetan izena emateko epea. Bost ikastaro eskainiko dituzte: mantenu gimnasia, aerobika, 50 urtetik gorakoentzako yoga, 65 uretik gorakoentzako kirola eta igeriketa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!