Civivoxetako ikastaroetan, izen ematea zabalik: 4.792 plaza daude civivoxetako 275 ikastaroetarako. Izen emateak pamplona.es eta 010 telefono zenbakian egin daitezke edo bertaratuta, edozein civivox aretoan.
Gaur, astelehenarekin, Musika Garaikidearen Jaialdia , NAK2016. Horren barruan Ensemble Espacios Timbricos taldeak joko du Kondestable jauregian. Kontzertua zazpi eta erdietan izanen da, sarrera doan.
Gaur ere, gaueko argazkilaritza praktikoa. tailerra gaueko zortzietatik hamarretara eskainiko dute Jose Luis Pujol eta Roberto Villamayor argazkilari profesionalek. Parte hartzea, muxutruk, baina aldez aurretik izena emanda.
Civivoxetako ikastaroetan, izen ematea zabalik: 4.792 plaza daude civivoxetako 275 ikastaroetarako. Izen emateak pamplona.es eta 010 telefono zenbakian egin daitezke edo bertaratuta, edozein civivox aretoan.
Miguel Etxauri fundaziora bisita gidatua egiteko izen ematea zabalik, Civivox guztietan. Bisita bihar izanen da, asteartearekin. Era berean Labrit eta Guadalupeko gotorlekuak ikusteko ere izena eman daiteke. Asteazkenean izanen da. Biak eguerdian eginen dituzte. Prezioari dagokionez, bost eta bi euro balioko dute, hurrenez hurren.
Bihar ere, NAK 2016 Musika Garaikidearen Jaialdiaren barruan , musika arloko proiektuen inguruko konferentzia. Hitzaldia arratsaldeko seietan izanen da. Sarrera, doan.
Txistu eta gaita dantza tradizionalek martxan segitzen dute astearte eta ostegunetan. gazteluko plazan izaten dira. Irailaren 22 arte gozatu daitezke, sei eta erdietatik zortzi eta erdietara. Saioan, kalejirak, polkak, zortzikoak, porrusaldak eta jotak dantzatuko dituzte.