Gaur, ostiralarekin, seietatik bederatzietara, Hiru Burguen Erdi Aroko Azoka zabalduko dute. Bertan, 120 artisautza eta gastronomia saltoki egonen dira, baita musika eta kale animazioa ere. Dena, Alde Zaharrean. Larunbatean eta igandean, aldiz, goizeko hamarretatik ordu bietara eta bostetatik bederatzietara irekiko dute.
Batasunaren Agiriaren programaren barruan, Artearen Lagunek kontzertua eskainiko dute gaur, Kondestable jauregian, arratsaldeko zortzietan. Sarrera, musu truk.
Irailaren 16ra arte, musika taldeentzako izen ematea zabalik, Joaquin Maya musika eskolan, ikasturte berriari begira. pamplona.es webgunean edota Chinchilla kaleko bulegoan egin daiteke, bederatzietatik ordu biak arte.
Hiru Burguen Erdi Aroko Azoka, zabilik. Bertan, 120 artisautza eta gastronomia saltoki daude, baita musika eta kale animazioa ere. Dena, Alde Zaharrean. Larunbatean eta igandean goizeko hamarretatik ordu bietara eta bostetatik bederatzietara irekiko dute.
Miguel Etxauri fundaziora bisita gidatua egiteko izen ematea zabalik, Civivox guztietan. Bisita asteartean izanen da. Era berean Labrit eta Guadalupeko gotorlekuak ikusteko ere izena eman daiteke. Asteazkenean izanen da. Biak eguerdian eginen dituzte. Prezioari dagokionez, bost eta bi euro balioko dute, hurrenez hurren.
Astelehenean, Musika Garaikidearen Jaialdia , NAK2016. Horren barruan Ensemble Espacios Timbricos taldeak joko du Kondestable jauregian. Kontzertua zazpi eta erdietan izanen da, sarrera doan.