Batasuna ospatzeko eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko ira. 8a, 10:33

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: Batasunaren Agiriaren ospakizunak daude.

Batasunaren Agiria ospatuko du Iruñeak gaur, udalbatzaren desfilearekin. Sei eta erdietan izanen da. Udal plazatik abiatuko da, eta katedralean Carlos III. mausoleoaren aurrean lore eskaintza egin eta gero, antzinako hiru Burguen kaleak zeharkatuko ditu.

Arratsaldeko zortzietan, udaletxeko plazaren aurrean, erraldoi eta dantzarien emanaldiarekin amaituko da Batasunaren agiria. Ostean, zortziak eta laurdenetan, Pamplonesak joko du. Sarrera, libre.

Udaletxeko ezkaratzean, Batasunaren Pribilegioa erakusketa ikus daiteke. Agiria sinatu aurretik, hiru Burguak bereizita zeuden garaian gogoratzen du. Ordutegia, goizeko zortzietatik, arratsaldeko zortzietara.

Asteburu honetan, Hiru Burguen Erdi Aroko Azoka. Bertan, 120 artisautza eta gastronomia saltoki egonen dira, baita musika eta kale animazioa ere. Dena, Alde Zaharrean. Bihar irekiko dute, ostiralarekin, sei eta erdietatik bederatzietara. Larunbatean eta igandean, aldiz, goizeko hamarretatik ordu bietara eta bostetatik bederatzietara.

Plazak libre daude udaletxea ikusteko bisitetan. Ostiralean, taldeak hamabi eta erdietatik sei eta erdietako saiora apunta daitezke. Larunbatean, bisita mordoa: hamaika eta erdietan, hamabi eta erdietan, sei eta erdietan. Euskaraz izanen dira. Gaztelaniaz, bostetan. Izen emateak 010 telefono zenbakian. (bestela, sakelakotik edota Iruñetik kanpo deituz gero, 948 42 01 00 zenbakira hots egin behar da)

Batasunaren Agiriaren programaren barruan, Artearen Lagunek kontzertua eskainiko dute bihar, Kondestable jauregian, arratsaldeko zortzietan. Sarrera, musu truk.

Miguel Etxauri fundaziora bisita gidatua egiteko izen ematea zabalik, civivox guztietan. Bisita asteartean izanen da. Era berean Labrit eta Guadalupeko gotorlekuak ikusteko ere izena eman daiteke. Asteazkenean izanen da. Biak eguerdian eginen dituzte. Prezioari dagokionez, bost eta bi euro balioko dute, hurrenez hurren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!