Iruñeko egutegia osatzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko ira. 5a, 10:45

Argazkia: Iruñeko Udalaren egutegia osatzen duen irudia.

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: besteak beste, egutegia osatzeko argazki lehiaketa eta udaletxea ezagutzeko bisitak daude.

Astelehenean, tailerra eskainiko du Iruñeko Udalak gaueko argazkilaritza lehiaketan parte hartu nahi duten horiei zuzenduta. Jose Luis Pujol eta Roberto Villamayor argazkilariek koordinatuko dute. Kondestable Civivox aretoan izanen da, zortzietatik hamarretara. izen ematea doan, edozein Civivox aretoan.

Udaletxea ikusteko bisitetan, plazak libre, Batasunaren Agiriaren programaren barruan. Taldeetan eginen dira goizez eta arratsaldea, euskaraz eta gaztelaniaz, irailaren 6tik 10era. www.pamplona.es webgunean eman behar da izena edota 010 telefono zenbakian (948420100 zenbakira deituta sakelakotik edota Iruñetik kanpo).

Bihartik aurrera, udaletxeko ezkaratzean, Batasunaren Pribilegioa erakusketa ikus daiteke. Agiria sinatu aurretik, hiru Burgoak berezita zeuden garaian gogorarazten du. Ordutegia, goizeko zortzietatik, arratsaldeko zortzietara.

Azken hilabetea da 2017ko egutegirako argazkiak aurkezteko. Argazkiak izanen dira ardatza.  Irudiak pamplona.es webgunera bidali beharko dira. Sariak 1.000 euroraino iritsiko dira, argazki onenari. Bestalde, otorduetako txartelak eta Sanduzelaiko aquavoxerako sarrerak banatuko dituzte.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!