Saguzarrak ikusteko aukera

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: besteak beste, saguzarrak ikusteko ateraldiaeta Udaletxea ezagutzeko bisitak daude.

Udaletxea ikusteko bisita gidatuak martxan, Batasunaren Agiriaren programaren barruan. Taldeetan eginen dira goizez eta arratsaldea, euskaraz eta gaztelaniaz, irailaren 6tik 10era. www.pamplona.es webgunean eman behar da izena edota 010 telefono zenbakian (948420100 zenbakira deituta sakelakotik edota Iruñetik kanpo).

Batasunaren Agiriaren omenezko programaren barruan, kontzertu zikloa. Ostiralean hasiko da, arratsaldeko zortzietan, Kondestable jauregian. Danserie taldeak Nafarroako Gorteko Musika izeneko errezitaldia eskainiko du.

Gazteriaren Etxeko larunbateko aisialdi arratsalderako izen ematea zabalik dago jada. Bost eta erdietatik zortzi eta erdietara izanen da. Gazteak zientzialariak izan daitezke eta hidrogeno burbuilak, koloretako suak eta sumendi leherketak sortu. Izen ematea casajuventud@casajuventud.com helbidean eta Gazteriaren Etxean bertan.

Udaletxea ikusteko bisita gidatuak martxan, Batasunaren Agiriaren programaren barruan. Taldeetan eginen dira goizez eta arratsaldea, euskaraz eta gaztelaniaz, irailaren 6tik 10era. www.pamplona.es webgunean eman behar da izena edota 010 telefono zenbakian (948420100 zenbakira deituta sakelakotik edota Iruñetik kanpo).

Zabalik dago Saguzarren gauerako izen ematea ere. Larunbatean, bisita gidatua aterako da Kondestableko Civivoxetik, bederatzi urtetik gorakoentzat. Zazpietan aterako da eta Magdalenako zubiraino joanen da. Gaueko hamarretan bukatuko da. Izen ematea, edozein Civivox aretoan, bi euroan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!