Eskulturek hartuko dute Ziudadela

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko ira. 1a, 12:39

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: besteak beste, Ziudadelako erakusketak eta txistu eta gaita dantzaldiak daude.

Udaletxea ikusteko bisita gidatuak martxan, Batasunaren Agiriaren programaren barruan. Taldeetan eginen dira goizez eta arratsaldea, euskaraz eta gaztelaniaz, irailaren 6tik 10era. www.pamplona.es webgunean eman behar da izena edota 010 telefono zenbakian (948420100 zenbakira deituta sakelakotik edota Iruñetik kanpo).

Txistu eta gaita dantzaldiek astearte eta ostegunetan jarraitzen dute, Gazteluko plazan, arratsaldeko zazpietatik gaurko bederatziak arte. Polkak, zortzikoak, porrusaldak eta jotak dantzatuko dituzte, astearte eta ostegunetan, irailaren 22 arte.

Gazteriaren Etxeko larunbateko aisialdi arratsalderako izen ematea zabalik dago jada. Bost eta erdietatik zortzi eta erdietara izanen da. Gazteak zientzialariak izan daitezke eta hidrogeno burbuilak, koloretako suak eta sumendi leherketak sortu. Izen ematea casajuventud@casajuventud.com helbidean eta Gazteriaren Etxean bertan.

Batasunaren Agiriaren omenezko programaren barruan, kontzertu zikloa. Ostiralean hasiko da, arratsaldeko zortzietan, Kondestable jauregian. Danserie taldeak Nafarroako Gorteko Musika izeneko errezitaldia eskainiko du.

Ziudadelako erakusketetan, honako hau: Formetatik zirkulatzen, abstrakzioaren ertzetik ibiltzen. Fernando Garcia Guemberen 24 eskulturek osatzen dute. Ziudadelako labean bisita daiteke, asteartetik ostiralera, sei eta erdietatik bederatziak arte, asteartetik ostiralera. Larunbatetan, hamabietatik ordu bietara eta sei eta erdietatik bederatziak arte. Igandeetan, aldiz, hamabietatik ordu biak arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!