Udaletxea ikusteko bisita gidatuak martxan, Batasunaren Agiriaren programaren barruan. Taldeetan eginen dira goizez eta arratsaldea, euskeraz eta gaztelaniaz, irailaren 6tik 10era. www.pamplona.es webgunean eman behar da izena edota 010 telefono zenbakian (948420100 zenbakira deituta sakelakotik edota Iruñatik kanpo).
Zabalik dago Saguzarren gauerako izen ematea ere. Larunbatean, bisita gidatua aterako da Kondestableko Civivoxetik, bederatzi urtetik gorakoentzat. Zazpietan aterako da eta Magdalenako zubiraino joanen da. Gaueko hamarretan bukatuko da. Izen ematea, edozein Civivox aretoan, bi euroan.
Neguko ordutegiak indarrean sartu dira. 010 telefono zenbakia astelehenetik ostiralera zortzietatik zazpiak arte egonen da eskuragai. Larunbatetan, aldiz, bederatzi eta erdietatik ordu bat eta erdiak arte. Civivoxek astelehenetik larunbatera irekiko dute bederatzietatik ordu biak arte eta bostetatik bederatzietara, eta Gazteriaren Etxea astelehenetik ostiralera bederatzietatik ordu biak arte eta bostetatik hamarrak arte; larunbatean, hamarretatik ordu biak arte eta bostetatik bederatziak arte. Igandeetan, hamarretatik ordu biak arte.
Txistu eta gaita dantzaldiek astearte eta ostegunetan jarraitzen dute, Gazteluko plazan, arratsaldeko zazpietatik gaurko bederatziak arte. Polkak, zortzikoak, porrusaldak eta jotak dantzatuko dituzte, astearte eta ostegunetan, irailaren 22 arte.