Ardo dastatzeak egiteko sarrerak udaletxe plazako Turismo Bulegoan salgai daude jada. Dastatzeak gaur eta bihar izanen dira. Olio dastatzeak, aldiz, ostegunean eta ostiralean izanen duira. Denak Deskalzos kaleko eraikinean eginen dituzte, arratsaldeko zortzietan.
Txistu eta gaita dantzaldiek astearte eta ostegunetan jarraitzen dute, Gazteluko plazan, arratsaldeko zazpietatik gaurko bederatziak arte. Polkak, zortzikoak, porrusaldak eta jotak dantzatuko dituzte, astearte eta ostegunetan, irailaren 22 arte.
Gazteriaren Etxeko larunbateko aisialdi arratsalderako izen ematea zabalik dago jada. Bost eta erdietatik zortzi eta erdietara izanen da. Gazteak zientzialariak izan daitezke eta hidrogeno burbuilak, koloretako suak eta sumendi leherketak sortu. Izen ematea casajuventud@casajuventud.com helbidean eta Gazteriaren Etxean bertan.
Asteburuan, askotariko abentura ekimenekin hitzordua jarrita dago. Raftinga, hidrospeeda, tirolina edota BTT dira Iruñeko udalak hemezortzi eta hogeita hamar urte arteko gazteentzat zabaldutako proposamena. Izen ematea 010 telefono zenbakian egin daiteke, jardun bakoitzeko 35 euro ordainduta.
Zabalik dago Saguzarren gauerako izen ematea ere. Larunbatean, bisita gidatua aterako da Kondestableko Civivoxetik, bederatzi urtetik gorakoentzat. Zazpietan aterako da eta Magdalenako zubiraino joanen da. Gaueko hamarretan bukatuko da. Izen ematea, edozein Civivox aretoan, bi euroan.