Dantza, harresietara

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko uzt. 29a, 13:28

Iruñeko Udalak kultur agenda iragarri du: besteak beste, dantza bertikala eta zinema aire librean daude.

Gaur,  ostiralarekin, zinema aire librean, Etxabakoitzen. Komedia dramatikoa eskainiko dute: Annie pelikula. Musikalaren zinemarako egokitzapena da honakoa, egin duten hirugarrena, Hamarretan izanen da. Sarrera, libre.

Hemeretzigarren argazki rally-a eginen du Iruñeko Udalak. Lehiaketan, hiriko hamar espazioetan egin beharko dira argazkiak. Izen ematea eta informazio gehiago Civivox zentroetan, abuztuaren 26 arte.

Guadalupeko bastioiaren beheko partean, abuztuaren 5etik aurrera, dantza bertikala eta musika espektakuluak. Sarrerak, hamabost euroan, eta bi edari eta bi pintxo sartzen dira. Hiru egunetako bonua ere badago 35 euroan.

Astelehenean aparkaldi mugatuko zonaldeak indarrean jarriko dira berriz, eta, beraz, derrigorrezkoa izanen da zonalde urdinean aparkatzeagatik ordaintzea. Ordutegia, betiko gisan, astelehenetik ostiralera, zortzi eta erdietatik ordu biak arte izanen da. Arratsaldean, berriz, lauetatik zortzietara. Larunbatetan, zortzi eta erdietatik ordu bietara.

Abuztuaren 1etik aurrera Iruñeko erregistroan izena eman duten bikoteek Internet bidez baja eman dezakete. Gainera, udal webguneak aplikazio bat sortuko du inskripzio ziurtagiriak eskatzeko.

Astelehenean ere Zinema aire librean egonen da. Iturraman. Familia guztiari zuzenduriko Pixels filma proiektatuko dute. 90ko bideo jokoen estetikari jarraitzen dion estralurtarren inguruko pelikula. Hamarretatik aurrera emitituko dute. Sarrera, doan.

Versionando zikloa irekiko du astelehenean Patryzia Soul Project musikariak. San Jose plazatxoan izanen da, arratsaldeko zortzietan. Zikloaren barruko kontzertuak abuztuaren 1ean, zortzian eta hogeita bian izanen dira.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!