Abentura kirolak, martxan

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko uzt. 28a, 10:09

Iruñeko Udalak kultur agenda iragarri du: besteak beste, gazteentzako rafting, hidrospeed eta tirolina ikastaroak daude.

Raftinga, hidrospeeda, tirolina edo BTTa. Horiek dira hemezortzi eta hogeita hamar urte arteko gazteentzako Iruñeko udalak prestaturiko kiroletako batzuk. Izen ematea 010 telefonoaren bitartez egin daiteke, saioko 35 euro ordainduta. Kirolak abuztuaren 20tik aurrera eginen dira, Nafarroan, Aragoin eta Frantzian.

Irailera arte argazkilaritza gustuko duten horiek argazkiak bidal ditzakete, 2017ko udal egutegian azal daitezen. Irudiak udal webgunearen bitartez aurkez daitezke, eta herri galdeketa erabilita aukeratuko dira.

Iruñeko udalak prestaturiko ardo eta oliba olio dastatzeetarako plaza eskuratu daiteke jada. Hogeita bat saio eginen dituzte, abuztuan, urtarrilean hasita. Tiketak turismo bulegoan eskuratu daitezke.

Bihar, ostiralarekin, zinema aire librean Etxabakoitzen. Komedia dramatikoa eskainiko dute: Annie pelikula. Musikalaren zinemarako egokitzapena da honakoa, egin duten hirugarrena, Hamarretan izanen da. Sarrera, libre.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!