Zabalik dago zortzi saioko argazkilaritza ikastaroan izena emateko epea. Muxu truk da. Hilaren 1ean hasiko da, astelehenarekin eta irailaren hemeretzi arte iraunen due, ordutegi anitzekin. Gaueko argazkilaritzarekin lotutako udal ikastarorako prestatzeko klaseak dira.
Iruñeko Udalaren kultura agenda jaso nahi duten horiek pamplona.es webgunean eman behar dute izena. Buletina astero bidaltzen da, doan, udalaren ekitaldi kultural guztien inguruko informazioarekin.
Herritarrei oroitarazten zaie derrigorrezkoa dela aldez aurreko hitzordua hartzea errolda edo erregistro tramiteak egiteko Kondestable Jauregiko Arreta Bulegoan. Aldez aurreko hitzordua 010 telefono zenbakian zein pamplona.es webgunean eska daiteke.
Euren enpresa propioa sortu nahi duten hemezortzi eta hogeita hamabost urte arteko gazteek urrira arte proiektuak aurkez ditzakete, udal diru laguntza jasotzeko. oinarriak pamplonajoven.es atarian kontsulta daitezke.