Iruñeko udalaren 2017ko udal egutegirako argazkiak bidali nahi dituenak aukera dauka jada. Epea zabalik dago, irailaren 30 arte. Argazkien gaia Iruñeko "auzoak" izanen da.
Irabazi asmorik gabeko elkarte kulturalek eta soziokulturalek datorren ikasturterako Civivox sareetan espazioak hartu nahi badituzte, eskaerak egin ditzakete. Abuztuaren 1ean irekiko dute eskaera helarazteko epea.
Iruñeko udalak gotorlekuak ikusteko 5.000 bisita prestatu ditu. Egunero ateratzen dira taldeak, eta sarrerak salgai daude Iruñeko udaletxe plazako Turismo bulegoan. Hiru eta bost euro arteko prezioan daude, eta haurrek deskontua dute.
Guadalupeko bastioiaren beheko partean, abuztuaren 5etik aurrera, dantza bertikala eta musika espektakuluak. Sarrerak, hamabost euroan, eta bi edari eta bi pintxo sartzen dira. Hiru egunetako bonua ere badago 35 euroan.