Sanferminak 2016

Delorean, Niña Coyote eta Chico Tornado, tabladuan

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko uzt. 13a, 10:29

Delorean, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Tremenda Trementina taldeek joko dute gaur foruen plazan.

Gaur, asteazkena, erraldoien eta buruhandien konpartsa bederatzi eta erdietan aterako da, Ezpeleta Jauregitik, kale nagusitik, alegia, eta Alde Zaharreko kaleetan barrena ibiliko dira. Errekoletak plazan izanen da geldialdia, eta, gero irteera tokira bueltatuko dira.

Sarasate pasealekuko jota emanaldian, Irabiako jota eskola eta Arguedasko Luis Les Les joteroa ariko dira, hamabietan. Ordu berean, foruen plazan, zita berri bat herri kirolekin: lau bider lauko sokatira lehiaketa.

Arratsaldean, zazpietan, dantza emanaldia Sarasate Pasealekuan Iruña taldearekin. Eta eguneroko gisan, goizeko dantzaldiak martxan egonen dira: zazpietatik aurrera, Gazteluko plazan eta zortzietan Gurutza plazan. Bederatzietatik aurrera, txistu eta gaita jaialdia, Gaztelu plazan.

Txapeldunen Txapeldunak Nazioarteko Su Festen lehiaketan, gaur, asteazkenarekin, Hermanos Fernandez piroteknia. Su festen ostean, hamaika eta erdietan, Delorean, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Tremenda Trementina.

Sanferminek agur esanen dute  bihar ekitaldiz betetako programarekin. Zortziurrena izanen da, hamaikak laurden gutxitan aterako da, udal plazatik. Korporazioa zortziurrenera joanen da, San Lorenzo elizara.

Eta bihar ere, erraldoien eta buruhandien konpartsa bederatzi eta erdietan aterako da, Ezpeleta jauregitik, kale nagusitik. Gero korporazioari zortziurrenera lagunduko dio, eta ohiko ibilbideri jarraituko dio, ordu batetik aurrera. Umeek agurra eginen diote.

Musikak etenik gabe jarraituko du. Carlos hirugarrenetik eguerdiko hamabietan aterako dira, musika jotzen; hamabietan ere, jota emanaldia Sarasate pasealekuan. Ordu batean, Añorbeko Los Txaparreros bandaren emanaldia, Gurutze plazan. Arratsaldean, dantzaldia, zortzietan, plaza berean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!