Sanferminak 2016

Gaurko eskaintza: Belize eta Duncan Dhu

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko uzt. 10a, 11:22

UDAL EGITARAUA| Belize talde iruindarrak eta Duncan Dhu entzute handiko taldeak joko dute gaur foruen plazan.

Gaur, igandearekin, erraldoien eta buruhandien konpartsa, autobus geltokitik aterako da, bederatzi eta erdietan. Bigarren Zabalgunetik pasako dira, Eskolopioetan atsedenalditxoa eginen dute, eta, gero, geltoki zaharrera buelta eginen dute.

Umeek, eguneroko gisan, Menuda Fiesta!-n zita izanen dute, Askatasunaren plazan. Haurrentzako ekimenekin, hamaika eta erdietatik ordu biak arte eta seietatik bederatziak arte. Txikienek txotxongiloak izanen dituzte, eguerdiko hamabietan, eta arratsaldeko zortzietan.

Musika hitzordua, uztailak 11 dituen honetan, hauek dira: txistularien alardea, San Jose plazatik ordu batean aterako dena; eta Luzaideko banda, ordu batean ere, Gurutze plazan.

Vulcano pirotekniak botako ditu gaurko su artifizialak. Gero, Duncan Dhu ariko da Foru plazan, bai eta Belize ere. Gaztelu eta Gurutze plazan, dantzaldiak. Antoniuttin, rarefolk estiloa, gauerditik aurrera; Konpainian, berriz, jazz saioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!