Gaur, larunbatarekin, 27 ekitaldi daude adin guztietako publikoari zuzenduak. Musika presente egonen da gehienetan: goizean, hamabietan, musika kalean, udaletik aterata; Sarasaten, berriz, jotak. Ordu batean, Ablitaseko banda, Gurutze plazan.
Arratsaldean, seietan jota errondak segida izanen du, Txapitela kaletik, zazpietan, dantzaldia, Gaztelu plazan eta zortzietan, Gurutze plazan. Bederatzietan, txistu eta gaita dantzaldiak, Gaztelu plazan, eta jazza, Konpainian.
Foruen plazan, gaur, larunbatarekin, Arianna Puello, La Basu eta La Chula Potra, denak hamaika eta erdietatik aurrera. Ordu horretan ere, dantzaldiak izanen dira, Gurutze plazan eta Gaztelu plazan. Hamabietan, afro musika Antoniuttin eta jazza, Konpainian.
Galdu ezinezko hitzordu gehiago ere badaude: Nafarroako Harri Jasotze Txapelketa. Hamabietan, Foruen plazan. Eta su artifizialen saio berri bat, Xaraivak botata.
Bihar, igandearekin, Erraldoi eta buruhandien konpartsa autobus geltokitik aterako da, bederatzi eta erdietan, eta bigarren Zabalgunean barrena ibiliko da, Eskolapioetan atsedenalditxoa eginen du, autobus geltokira bueltatu aurretik.
Umeek egunero bezala Menuda Fiesta!-n zita izanen dute, Askatasunaren plazan. Haurrentzako ekimenekin, hamaika eta erdietatik ordu biak arte eta seietatik bederatziak arte. Txikienek txotxongiloak izanen dituzte, eguerdiko hamabietan, eta arratsaldeko zortzietan.