Gaur, ostirala, Baiona eta senidetutako hirien eguna izanen da. Erraldoien eta buruhandien konpartsa bederatzi eta erdietan aterako da Ezpeleta jauregitik, kale nagusitik, eta Alde Zaharretik ibiliko da, San Jose plazan atsedenalditxoa eginda.
Eta gaur ere, eguerdian, festa ekitaldi sorta. Hamabietan, Askatasunaren plazan, Gorgoritoren espektakulua, haurren gozamenerako. Sarasate pasealekuan, jota maite dutenek Voces Riveraren emanaldia ikusi ahalko dute. Askatasunaren plazan, Trontza eta aizkora erakustaldia.
Arratsaldean, zazpietan, musika izanen da Gaztelu plazan eta Miami Show orkestra. Ordu berean, Sarasate pasealekuan, dantza erakustaldia, Luzaideko bolantak. Zortzietan, musika gehiago, Gurutze plazan, Conexion orkestrarekin.
Su artifizialak Parente Fireworks Group pirotekniaren eskutik. Eta, gero, Willis Drummons taldea, Foruen plazan. Gaztelu eta Gurutze plazan, berriz, dantzaldia. Antoniuttin, kubatar musika gauerditik aurrera.
Gaur, ostirala, Baiona eta senidetutako hirien eguna izanen da. Erraldoien eta buruhandien konpartsa bederatzi eta erdietan aterako da Ezpeleta jauregitik, kale nagusitik, eta Alde Zaharretik ibiliko da, San Jose plazan atsedenalditxoa eginda.
Eta gaur ere, eguerdian, festa ekitaldi sorta. Hamabietan, Askatasunaren plazan, Gorgoritoren espektakulua, haurren gozamenerako. Sarasate pasealekuan, jota maite dutenek Voces Riveraren emanaldia ikusi ahalko dute. Askatasunaren plazan, Trontza eta aizkora erakustaldia.
Arratsaldean, zazpietan, musika izanen da Gaztelu plazan eta Miami Show orkestra. Ordu berean, Sarasate pasealekuan, dantza erakustaldia, Luzaideko bolantak. Zortzietan, musika gehiago, Gurutze plazan, Conexion orkestrarekin.
Su festak Parente Fireworks Group pirotekniaren eskutik. Eta, gero, Willis Drummons taldea, Foruen plazan. Gaztelu eta Gurutze plazan, berriz, dantzaldia. Antoniuttin, kubatar musika gauerditik aurrera.