Civivoxetako udako ikastaroan, martxan

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: besteak beste, festetako programa eta Civivoxetako ikastaroak daude.

Gaurtik aurrera, Civivoxetako ikastaro, tailer, hiri udaleko eta bisita gidatuetan izena eman daiteke. 40 aktibitate baino gehiago eskaintzen ari dira. Interesa duten horiek udal webgunean zein Civivoxean bertan eman dezakete izena.

Sanferminetan, edalontzi berrerabilgarriak erabiltzeko kanpaina martxan jarri du udalak. Atxikimendua eman duten lokaletan eskatu ahalko dira. Kanpainaren afixak  izanen dituzte lokal horiek eta horrela identifikatu ahalko dituzte herritarrek. Euro batean salduko dira edalontziak, dirua itzuliko dute, edukiontzia bueltatuta.

Bihartik aurrera, zirkulazioa eta trafikoa mugatu eginen da hiri erdigunean eta zabalguneetan. Iruñea, gainera, aparkatzeko gune laranja izanen da egunero, uztailaren 15 arte.

Festetako programa, prestaturiko ekimenak, sanferminetako historia.... Eduki eta informazio guztia eskuragarri dago udal webgunean, alegia, sanfermin.pamplona.es helbidean, bai eta Pamplona SF aplikazioan ere. IOS eta Android sakelakoentzako egokitua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.

Bazkidetu zaitez!