Sanferminetarako programa, salgai

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko uzt. 1a, 13:01

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: besteak beste, sanferminak eta udal igerilekuetarako udako bonuak daude.

Gaurtik aurrera, Civivoxetako ikastaro, tailer, hiri udaleko eta bisita gidatuetan izena eman daiteke. 40 aktibitate baino gehiago eskaintzen ari dira. Interesa duten horiek udal webgunean zein Civivoxean bertan eman dezakete izena.

Udaletxe plazan, gaur, La Pamplonesaren kontzertua, eta sanferminen aurreko jaialdi folklorikoa, gaita jotzaileak, txistuak, rondallak, rantxerak eta jotak. Kontzertua zortzi eta erdietan hasiko da, eta jaialdia hamarrak inguruan. Sarrera, doan.

Sanferminetan edalontzi berrerabilgarriak erabiltzeko kanpaina martxan jarri du udalak. Atxikimendua eman duten lokaletan eskatu ahalko dira. Kanpainaren afixak  izanen dituzte lokal horiek eta horrela identifikatu ahalko dituzte herritarrek. Euro batean salduko dira edalontziak, dirua itzuliko dute, edukiontzia bueltatuta.

2016ko sanferminetako programa salgai dago jada, bi euroan, liburu dendetan, tonbolan eta turismo bulegoan eskuratu daiteke. Uztailaren 6tik 14 arte antolatutako 400 ekitaldiak ikus daitezke bertan. Eta doan dago irakurgarri pamplona.es webgunean.

Polen mailaren inguruko azken SMS alerta eginen du udalak, udaberria bukatu baita. Ekaineko azken astean, erdi mailakoa izan da polen maila, olibondo eta gramineoetan, eta baxua plantagoetan eta urtikazeoetan.

Gazteriaren etxean hamahiru ikastaro eta tailera egonen dira udan. Pilates, robotika, photoshopa, antzerkia, tatuajeak... izen emateak Gazteriaren Etxean bertan egin daitezke, bederatzietatik ordu biak arte eta gaueko bostetatik hamarrak arte. NAN aurzketea derrigorrezkoa da.

Eta Aranzadi eta Sanduzelaiko igerilekuetako udako abonua eskatzeko epea zabalik dago. Abonuak kirol guneetan bertan eros daitezke, astelehenetik ostiralera, hamar eta erdietatik hirurak arte; eta ekainaren 30 arte, astelehenetik ostiralera, hamar eta erdietatik zortziak arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!