Sanferminak 2016

La Pamplonesa, udaletxe plazara

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko eka. 30a, 11:30

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: besteak beste, txistu eta gaita saioak eta La Pamplonesaren kontzertua daude.

Aste honetan txistu eta gaita saioek jarraituko dute, Gazteluko plazan. Astearte eta ostegunetan izanen dira, ekainaren 30 arte. Zazpi eta erdietatik bederatzi eta erdiak arte. Porrusaldak, jotak eta zortzikoak dantzatuko dituzte. Abuztuko bigarren hamabostaldiaren aurreko azken saioa izanen da.

Gazteriaren etxean hamahiru ikastaro eta tailer egonen dira udan. Pilates, robotika, photoshopa, antzerkia, tatuajeak... Izen emateak Gazteriaren Etxean bertan egin daitezke, bederatzietatik ordu biak arte eta gaueko bostetatik hamarrak arte. NAN aurkeztea derrigorrezkoa da.

'Kantu eta hitza' zikloa amaituko da gaur, ostegunarekin. Jon Gurrutxagaren kontzertua eskainiko du, zortzi eta erdietan. Musu truk. Hitz lauz azken lana aurkeztuko du, funk eta folk ukituekin. sarrera, gonbidapena aldez aurretik hartuta.

Udaletxe plazan, bihar, La Pamplonesaren kontzertua, eta sanferminen aurreko jaialdi folklorikoa, gaita jotzaileak, txistuak, rondallak, rantxerak eta jotak. Kontzertua zortzi eta erdietan hasiko da, eta jaialdia hamarrak inguruan. Sarrera, doan.

2016ko sanferminetako programa salgai dago jada, bi euroan, liburu dendetan, tonbolan eta turismo bulegoan eskuratu daiteke. Uztailaren 6tik 14 arte antolatutako 400 ekitaldiak ikus daitezke bertan. Eta doan dago irakurgarri pamplona.es webgunean.

Bihar, ostiralarekin, Civivoxetako ikastaro, tailer, hiri udaleko eta bisita gidatuetan izena emateko epea zabalduko dute. 40 aktibitate baino gehiago eskaintzen ari dira. Interesa duten horiek udal webgunean zein Civivoxean bertan eman dezakete izena.

Heldu den urteko udal egutegirako argazkiak bidal daitezke jada, pamplona.es udal webgunearen bidez. Auzoak dira aurtengo gai nagusia. Argazkiak herri bozketaren bidez aukeratuko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!