2016ko sanferminetako programa salgai dago jada, bi euroan, liburu dendetan, tonbolan eta turismo bulegoan eskuratu daiteke. Uztailaren 6tik 14 arte antolatutako 400 ekitaldiak ikus daitezke bertan. Eta doan dago irakurgarri pamplona.es webgunean.
Polen mailaren inguruko azken SMS alerta eginen du udalak, udaberria bukatu baita. Ekaineko azken astean, erdi mailakoa izan da polen maila, olibondo eta gramineoetan, eta baxua plantagoetan eta urtikazeoetan.
Gazteriaren etxean hamahiru ikastaro eta tailer egonen dira udan. Pilates, robotika, photoshopa, antzerkia, tatuajeak... izen emateak Gazteriaren Etxean bertan egin daitezke, bederatzietatik ordu biak arte eta gaueko bostetatik hamarrak arte. NAN aurkeztea derrigorrezkoa da.
Aste honetan txistu eta gaita saioek jarraituko dute, Gazteluko plazan. Astearte eta ostegunetan izanen dira, ekainaren 30 arte. Zazpi eta erdietatik bederatzi eta erdiak arte. Porrusaldak, jotak eta zortzikoak dantzatuko dituzte. Abuztuko bigarren hamabostaldiaren aurreko azken saioa izanen da.
'Kantu eta hitza' zikloa amaituko da bihar, ostegunarekin. Jon Gurrutxagaren kontzertua eskainiko du, zortzi eta erdietan. musu truk. Hitz lauz azken lana aurkeztuko du, funk eta folk ukituekin. sarrera, musu-truk, gonbidapena aldez aurretik hartuta.