Aste honetan txistu eta gaita saioek jarraituko dute, udal plazan. Astearte eta ostegunetan izanen dira, ekainaren 30 arte. Zazpi eta erdietatik bederatzi eta erdiak arte. Porrusaldak, jotak eta zortzikoak dantzatuko dituzte.
Ziudadelako labeak Ni, Zuhaitza erakusketari egin dio tokia. Iñaki Larrearena. Bisita orduak: asteartetik ostiralera sei eta erdietatik bederatziak arte. Larunbatetan, hamabietatik ordu biak arte eta sei eta erdietatik bederatziak arte. Igandean, hamabietatik ordu biak arte.
Eta Aranzadi eta Sanduzelaiko igerilekuetako udako abonua eskatzeko epea zabalik dago. Abonuak kirol guneetan bertan eros daitezke, astelehenetik ostiralera, hamar eta erdietatik hirurak arte; eta ekainaren 30 arte, astelehenetik ostiralera, hamar eta erdietatik zortziak arte.
2016ko sanferminetako programa salgai dago jada, bi euroan, liburu dendetan, tonbolan eta turismo bulegoan eskuratu daiteke. Uztailaren 6tik 14 arte antolatutako 400 ekitaldiak ikus daitezke bertan. Eta doan dago irakurgarri pamplona.es webgunean.
Polen mailaren inguruko azken SMS alerta eginen du udalak, udaberria bukatu baita. Ekaineko azken astean, erdi mailakoa izan da polen maila, olibondo eta gramineoetan, eta baxua plantagoetan eta urtikazeoetan.
Gazteriaren etxean hamahiru ikastaro eta tailer egonen dira udan. Pilates, robotika, photoshopa, antzerkia, tatuajeak... izen emateak Gazteriaren Etxean bertan egin daitezke, bederatzietatik ordu biak arte eta gaueko bostetatik hamarrak arte. NAN aurzketea derrigorrezkoa da.