Aste honetan, Ingurumen Heziketarako Museoan, dirurik gabeko azoka. Trukatu daitezke, esaterako, liburuak, arropa, dekorazio elementuak eta jostailuak. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, hamarretatik ordu biak arte eta seietatik zortziak arte.
Nafarroako Ganbera abesbatzako Jazzy Leap formazioak Jazza kalean zikloa itxiko du astelehenean, Ziudadelan kontzertua eskainiz, arratsaldeko zortzietan. Blues, espiritualak, ragtime, swing, bossa nova eta latin jazz estiloak landuko ditu. Sarrera, doan.
Eta Aranzadi eta Sanduzelaiko igerilekuetako udako abonua eskatzeko epea zabalik dago. Abonuak kirol guneetan bertan eros daitezke, astelehenetik ostiralera, hamar eta erdietatik hirurak arte; eta ekainaren 30 arte, astelehenetik ostiralera, hamar eta erdietatik zortziak arte.
Aste honetan txistu eta gaita saioek jarraituko dute, udal plazan. Astearte eta ostegunetan izanen dira, ekainaren 30 arte. Zazpi eta erdietatik bederatzi eta erdiak arte.
Ziudadelako labeak Ni, Zuhaitza erakusketari egin dio tokia. Iñaki Larrearena. Bisita orduak: asteartetik ostiralera sei eta erdietatik bederatziak arte. Larunbatetan, hamabietatik ordu biak arte eta sei eta erdietatik bederatziak arte. Igandean, hamabietatik ordu biak arte.