Jazza kalean zikloa amaituko da asteburu honetan, Ray Gelato, Granujas a todo ritmo, Arima, Charlot Dixie Jazz Band eta Nafarroako Ganbera Abesbatzako Jazzy Leapekin taldeekin. Emanaldiak gaur, bihar eta astelehenean izanen dira. Gaurkoa, Ziudadelan, zortzietan. Larunbatekoa eta astelehenekoa hamabietan, Alde Zaharrean.
Gaur, Kondestable Civivox aretoan, eskulan eta arte plastikoen tailerra, lau urtetik gorako ahurrentzat. Arratsaldeko bostak eta laurdenetatik zazpi eta laurdenetara izanen da. Izen ematea, bi euroan. Kondestablen bertan egin behar dira.
Gaur ere, Gauak zuri eta gorri. Alde Zaharreko 90 dendek hartuko dute parte, eta kale musika egonen da, desfileak, espektakuluak, ipuin kontalariak, batukada eta ehundaka ekitaldi, sanferminetako kartel zaharren erakusketa barne.
Jazza kalean zikloa amaituko da asteburu honetan, Ray Gelato, Granujas a todo ritmo, Arima, Charlot Dixie Jazz Band eta Nafarroako Ganbera Abesbatzako Jazzy Leapekin taldeekin. Emanaldiak gaur, bihar eta astelehenean izanen dira. Gaurkoa, Ziudadelan, zortzietan. Larunbatekoa eta astelehenekoa hamabietan, Alde Zaharrean.
Gaur eta bihar, Arrotxapeko El Salvador eta Martin Azpilikuetako dendek ekitaldi hainbat antolatu dituzte, Komertzioek egiten dute hiria kanpainaren karietara. Gaztelu puzgarriak, umeentzako jolasak, usadiozko dantzak eta musika egonen da. Parte hartzea, libre.
Ziudadelan, aste honetan erakusketa: Iñigo Manterola, Javier Muro, Angel Menendez, Paco Sada, Iñaki Larrea eta Mari Angeles Muerza. Ordutegia: asteartetik ostiralera arte sei eta erdietatik bederatziak arte. Larunbatean, hamabietatik ordu biak arte eta sei eta erdietatik bederatziak arte. Igandean, hamabietatik ordu biak arte.
Eta Aranzadi eta Sanduzelaiko igerilekuetako udako abonua eskatzeko epea zabalik dago. Abonuak kirol guneetan bertan eros daitezke, astelehenetik ostiralera, hamar eta erdietatik hirurak arte; eta ekainaren 30 arte, astelehenetik ostiralera, hamar eta erdietatik zortziak arte.