Kherau, bihar oholtza gainera

Argazkia. Kherau taldea.

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: besteak beste, Kherau taldearen kontzertua eta txirrindulak konpontzeko tailerra.

Ingurumen Heziketarako Museoan, txirrindularen abiadura aldagailuak eta erradioak konpontzeko tailerra, gaur, asteazkenarekin. Alvaro Rubiok eta Marco Acebedok eskainiko dute. Sei eta erdietan izanen da, eta izen ematea 010 telefono zenbakian egin behar da.

Gaur ere, eguerdiko hamabietan, Iruñeko modernismoaren inguruko bisita gidatua eginen dute, euskaraz. Udaletxe plazatik aterako da. Inskripzioak bi euroan, Civivoxen

Larunbat honetan,eguerdiko hamabietan, udaletxeko ezkaratzetik bisita gisatua abiatuko dute Alde Zaharretik eta Santo Domingoko udal merkatutik. Izen ematea, hiru euroan, eta 010 telefono zenbakira deituta egin beharko da. (edo 848 42 01 00 zenbakira, sakelakotik edota Iruñetik kanpo deituz gero).

'Kherau' taldeak bere azken lana aurkeztuko du bihar, ostegunarekin: Aukhera. Kantu eta hitza zikloaren barruan egonen da. Emanaldia arratdaldeko zortzi eta erdietan izanen da, Erraldoien txokoan, doan. Gonbidapenak ordubete lehenago banatuko dituzte.

Ostiralean, Kondestable Civivox aretoan, eskulan eta arte plastikoen tailerra, lau urtetik gorak oahurrentzat. Arratsaldeko bostak eta laurdenetatik zazpi eta laurdenetara izanen da. Izen ematea, bi euroan. Kondestablen bertan egin behar dira.

Kondestable jauregian, sanferminen aurreko sukaldaritza, Udaletxeko III. berdintasun planaren karietara antolatuta. Ekainaren 27tik 30 arte izanen da, arratsaldeko zazpietatik bederatziak arte. 21 euroan. Izen emateak 010 telefono zenbakian egin behar dira.

Larunbat honetan,eguerdiko hamabietan, udaletxeko ezkaratzetik bisita gisatua abiatuko dute Alde Zaharretik eta Santo Domingoko udal merkatutik. Izen ematea, hiru euroan, eta 010 telefono zenbakira deituta egin beharko da. (edo 848 42 01 00 zenbakira, sakelakotik edota Iruñetik kanpo deituz gero)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!